martes, 22 de mayo de 2012

Abestiez gain






Etzan zaitez nirekin ohean, gera gaitezen zerura begira. Izarrak irudikatuko ditugu sabaian dirdirka.
Berdin zait, etzan zaitez alboan. Utz ezazu denbora pasatzen.
Ezin nazakezu derrigortu zeu maitatzera. Etzan zaitez nirekin eta biraurkitu gaitezke. Miraririk gabe, malkorik gabe... Gu geu izanik, gera gaitezke. Izan gaitezke.

Begiak kiskaliko ditut, besarkada bakoitzean ginenaren oroitzapenak bakarrik utziko nauen esperantzarekin. Egin gaitezen berriro. Birsortu gaitezen.
Aska diezadakezu... (biok nahi izanez gero)

Klik argazkian abeztia jaizteko

lunes, 21 de mayo de 2012

Printsesak eta bestelako ipuinak





Batzutan, noizbehinka baldin bada ere, unibertsoak faborez edo kontran, konspiratu egiten du eta maitaleak (gu biok kasu) elkartu egiten ditu.


Ez dut ulertzen... beldurrak jokatu zizkigun xake partidak (eta xake-mateak) ez ditut ulertzen. Ez zaitut ulertzen zu, oraindik hor, neure zalantzak argitzearen zain.




Ba ote dakizu burutik zer pasatzen zaidan?
Seguruenik ez...


Ta horregaitik, hamabietan, printsesek egiten dute dantza. Ba al zatoz dantzatzera?

viernes, 18 de mayo de 2012

Liada,zeu eta zeure pianoa


Zeuk badakizu (nik zer kontatuko dizut, jada, esanda baldin ez badago, orain zertarako?).

Noizbehinka zutaz oroitzen naizenaren asuntoaz behin baino gehiagotan hitzegin dizudanaren ideia askotan sartu omen dizut neuk buruan.
Baina, egia da azkenean idatzi nizkizun eskutitzetatik bat bera ere jaso ez duzula. Inoiz bdali ez nizkizulako agian.
Dena delakoa, zutaz oroitu nintzen blogaren izena jartzerako orduan. Zutaz eta zure pianoaz (liadaz).
Beraz, partean baldin bada ere, gustatuko litzaidakeena zutaz mintzatzea da. Baina... denbora aurrera joan da (urteak dira, behin ihes egin zenuenetik eta berriro itzultzeaz ahaztu zinela) eta neu ere zutaz ahaztu eta bizitzak aurrera egin duen einean, maitemintzen berrikasi dut. (Inoiz maite ez zintudalako agian, eta, zeuk, bazenekielako banatzen gintuzten 8 urteak, gehiegi zirela, gu bihontzat)
Beraz, naiz eta blogak berak, zeure pianoaren izena izan, nire hitzak ez dira, inoiz-bidali-gabeko eskutitzen sakuan sartuko. Orain, ezin naiteke bera (M.N-z) ez den norbaitetaz mintzo. Ezin dut burutik kendu, baina hori, jada dakizunaren barruko sakuan sar nezake. Beraz, baliteke ezertaz hitzegin ez izana, izanak izan eta geu izan ginelako.
Bada orain ez gara.

Beraz... Liada eta bere pianoa geratu dira, bere (eta zure) espainen artean zintzilik (duda-mudaka)