Etzan zaitez nirekin ohean, gera gaitezen zerura begira. Izarrak irudikatuko ditugu sabaian dirdirka.
Berdin zait, etzan zaitez alboan. Utz ezazu denbora pasatzen.
Ezin nazakezu derrigortu zeu maitatzera. Etzan zaitez nirekin eta biraurkitu gaitezke. Miraririk gabe, malkorik gabe... Gu geu izanik, gera gaitezke. Izan gaitezke.
Begiak kiskaliko ditut, besarkada bakoitzean ginenaren oroitzapenak bakarrik utziko nauen esperantzarekin. Egin gaitezen berriro. Birsortu gaitezen.
Aska diezadakezu... (biok nahi izanez gero)





